Hedabideen plangintza

Hedabideen plangintza publizitate-diziplina da, zeina arduratzen den publizitate-mezuak publiko edo xede taldeko ahalik eta pertsona gehienei helarazteaz. Plangintzaren helburua da hedabideen konbinaziorik onena zehaztea, bezeroen helburuak lortzeko. Horretarako, kasu bakoitzerako hedabide eta euskarri egokienak hautatu behar dira, ahalik eta kosturik txikienean lortzeko.

Planifikazio-prozesuan, hedabideen planifikatzaileak honelako galderei erantzun behar die:

  • Entzuleetako zenbati irits dakioke hedabideen bidez? (Zein da estaldura?)
  • Zein komunikabidetan (eta euskarritan) jarri behar dira iragarkiak?
  • Zein maiztasunekin jarri behar dira iragarkiak?
  • Zenbat diru gastatu beharko litzateke hedabide bakoitzean?

Hainbat estrategia eta taktika abian jartzea da hedabideen plangintza, publizitate-mezu bat aurrekontu mugatua duten hedabideen bitartez zabaltzeko. Estrategia horiek zenbait arlotako ezagutza eskatzen dute, besteak beste: bezeroa edo iragarlea, haren produktuak, prezioak, marketin- eta salmenta-estrategiak eta lehiakideak erabat ezagutzea. Merkatuan nagusitasuna lortzea da helburua, hedabideetan lehiakideei aurrea hartzen saiatzea, kontsumitzaileak iragarlearen produktua edo zerbitzua besteen gainetik hautatzekotan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne