Hefesto | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Vulkano, Kothar-wa-Khasis (en) , Adranus (en) eta Ptah |
Domeinua | Sumendia, sua eta Forja |
Ogibidea | errementaria |
Familia | |
Aita | Zeus eta Talus (en) |
Ama | Hera |
Ezkontidea(k) | Afrodita eta Aglaia |
Bikotekidea(k) | Aetna (en) , Anticleia (en) , Atena, Cabeiro (en) eta Gaia |
Seme-alabak | Eupheme (en) , Euthenia (en) , Eucleia (en) , Philophrosyne (en) , Palikoak, Periphetes (en) , Broteas (en) , Cadmilus (en) , Eriktonio, Ardalus (en) , Cercyon of Eleusis (en) , Radamantis, Thalia (en) , Aethiops (en) , Pylios (en) , Eurymedon (en) , Palaemon (en) , Olenus (en) eta Alcon (en) |
Anai-arrebak | Ares |
Hefesto[1] (grezieraz Ἥφαιστος Hêphaistos, agian φαίνω phainô “distira egin” aditzetik) suaren, sutegiaren eta teknologiaren jainkoa da greziar mitologian; eta, hortaz, errementarien, artisauen, eskultoreen, metalen eta metalurgiaren jainkoa. Greziako gune industrial eta manufaktura guztietan gurtzen zuten, gehienbat Atenasen.
Vulkano izena du erromatar mitologian.
Hefestoren itxura artsenikosia duen gizon batena da. Hau brontzea gogortzeko erabiltzen zen artsenikoak eragindako gaixotasuna da, herrena eta azaleko minbizia sortzen dituena. Hefesto zantar eta herren gisa deskribatua izan da. Bere herrenagatik, makil baten laguntzaz ibiltzen zen, eta pitxer batzuetan bere oinak alderantziz marraztuta ageri dira. Artean, herren azaltzen da, izerdituta, bizarra moztu gabe eta bularra agerian, ingude baten gainean, gehienetan bere sutegian lan egiten duela.