Hego-mendebaldeko Afrika Alemana

Hego-mendebaldeko Afrika Alemana
Deutsch-Südwestafrika
1884 – 1919
Kolonia
Hego-mendebaldeko Afrika Alemaneko bandera

Hego-mendebaldeko Afrika Alemaneko armarria

Geografia
HiriburuaWindhoek
Ekonomia
DiruaHego-mendebaldeko Afrika Alemaneko marko
Kultura
Hizkuntza(k)Aleman
Historia

Hego-mendebaldeko Afrika Alemana (alemanez: Deutsch-Südwestafrika) alemaniar kolonia izan zen, hegoaldeko Afrikan. 1884tik 1919ra arte iraun zuen, urte horretan Versaillesko Itunak Hegoafrikako Batasunari eman baitzion haren gaineko kontrola. Bere aldi baterako administrazioa Hegoafrikak jaso zuen, Nazioen Ligako agindupeko lurralde gisa. Hegoafrikak eskualdea, Hego-mendebaldeko Afrika deitua, de facto probintzia bezala gobernatu zuen, azkenean 1990ean Namibia bezala independizatu zen arte. 835.100 km²-ko azalera zuen, eta garai hartako metropoliaren tamaina behin eta erdi zen gutxi gorabehera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne