Hegoaldeko goi nafarrera

Hegoaldeko goi nafarrera
Hegoaldeko goi nafarrera, eremu euskaldunaren barruan
Sailkapena
EuskalkiaNafarrera
Kokapena
EskualdeaErdialdea, Iruñerria, Izarbeibar-Novenera, Larraun-Leitzaldea, Pirinioaurrea, Pirinioak eta Sakana,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusberehalako desagerpena

Hegoaldeko goi nafarrera nafarrera euskalkiaren azpieuskalki bat da, Nafarroa Garaiko erdialdeko berezko euskara. Pirinioetako mendebaldeko ibarrak hartzen zituen (Esteribar, Erroibar eta Artzibar), Pirinioaurrea eta Iruñerria osoaz gain. Haren mugak Lizarerriko Gesalatz eta Sakanako Arakil ibarretaraino ere iristen ziren.

Historikoki herrialdeko euskalkirik hedatuen eta mintzatuena izan da, azaleraz ere eremu zabalena baitzuen. Egun, halere, galzorian dago, transmisiorako bide naturalak eten baitira; hori dela eta, haren azken hiru hiztunak Erroibar ibarrean bizi dira (Lintzoainen eta Zilbetin). Bere garaian Iruñea hiriburuan mintzatzen zen azpieuskalkia zen. Gainera, antzinako literatur tradizioa handia zuen.[1]

Euskalki horren ordez, euskara batua erabiltzen da, XX. mendean euskalki horren belaunaldien arteko etena gertatu baitzen. Mendearen amaieran hizkuntza berpiztu zenean, euskara batua hedatu zen ia erabat, eta bertako euskara pertsona zaharrenen ahotan bakarrik geratu da.

  1. http://paperekoa.berria.info/plaza/2007-04-08/042/005/lege_info.htm[Betiko hautsitako esteka] Hegoaldeko goi-nafarrera. Iruñeko aldaera. Hiztegia. Egilea: Aitor Arana. Argitaletxea: Hiria. Data: 2007. Berria.info

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne