Heinrich Schliemann (Neu-Bukow, Mecklenburg) 1822ko urtarrilaren 6a - Napoles (Italia) 1890ko abenduaren 26a) alemaniar aberatsa zen, dirutza lortu ostean arkeologiari ekin ziona. Troia aurkitu zuen eta beste makina bat aurkikuntza egin zituen Mizenasen, Tirinton eta Orkomenon, Iliada-k benetako tokiak deskribatzen zituela frogatuz.