Helena Troiakoa | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Leda (mitologia) |
Ezkontidea(k) | Teseo, Menelao, Paris, Deiphobus (en) eta Akiles |
Bikotekidea(k) | Paris, Akiles, Enarephoros (en) , Idas (en) , Lintzeo, Corythus (en) eta Theoclymenus (en) |
Seme-alabak | Ifigenia, Hermione, Pleisthenes (en) , Morraphius (en) , Aethiolas (en) , Corythus (en) , Thronius (en) , Nicostratus (en) , Idaeus (en) , Bunicus (en) , Aganus (en) , Helena (en) eta Euphorion (en) |
Anai-arrebak | Castor (en) , Pollux (en) eta Klitemnestra |
[1]Helena Troiakoa[2], greziar mitologiako pertsonaia da; Parisek bahitu egin zuen, Troiako[3] printzea, gerra sortuz.
Zeusek, antzar bilakatuta, Espartako errege Tindaroren Leda emaztea liluratu zuen. Ledak bi arrautza jarri zituen; batetik Pollux eta Helena jaio ziren, biak hilezkorrak, eta bestetik Klitemnestra eta Kastor, hilkorrak. Hala ere, Kastor eta Pollux biki bezala ezagutzen dira eta Dioskuro izena hartzen dute.
Helenak txikitatik erakutsi zuen bere edertasuna, eta horregatik Teseok bahitzea erabaki zuen Piritooren laguntzaz. Teseok nahiko denbora itxaron zuen Helenarekin ezkontzeko, baino lehenago bere anaiek, Dioskuroek, salbatu egin zuten Teseoren ama bahituz.
Parisek[4] egin zuenaren sari bezala, Afroditak Helena Parisez maiteminaraztea lortu zuen. Hori zela eta, ihes egiten zuten biek Espartatik Troiara. Helena Espartako errege Menelaorekin ezkonduta zegoen jada, eta berau, beste hiru errege grekoz lagunduta, Troiara joan zen Helena emaztearen bila.
Menelaoren anaia Agamemnonek bere alaba Ifigenia sakrifikatu behar izan zuen, jainkoek abiatzeko eragozpenik jar ez ziezaioten. Gerrak hamar urte iraun zuen eta Menelaok irabazi zuen. Azkenean, Helena bere senarrarekin bueltatu zen eta alaba bat eduki zuten, Hermione gero bere lehengusu Orestesekin ezkondu zena.