Helveziar Errepublika Helvetische Republik République helvétique Repubblica Elvetica | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1798 – 1803 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Errepublika 1802ko Konstituzioaren arabera | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Aarau, gero Luzerna | ||||||
Historia | |||||||
Errepublikaren aldarrikapena | 1798ko apirilaren 12a | ||||||
Konstituzio federala | 1802ko otsailaren 27a | ||||||
|
Helveziar Errepublika (alemanez: Helvetische Republik; frantsesez: République helvétique; italieraz: Repubblica Elvetica; latinez: Republica Helvetiorum) gaur egungo Suitzaren aitzindaria da. Suitzako Konfederazio Zaharraren gainbeheran sortu zuten, Frantziako Lehen Errepublikaren estatu satelite moduan.
Frantziarrek Suitza inbaditu zutenean Helveziar Errepublika sortu zuten. Inbaditzaileek lokalismo eta askatasun tradizionalak nahasi zituzten, modernizatze-erreformak ezarri arren.[1][2] Bastioi katolikoetan erresistentzia latzagoa izan zen eta 1798ko udaberrian matxinada armatuak izan ziren Suitzako erdialdean. Frantziako Armada matxinadak zapuzteko gai izan zen eta suitzarrek bere demokrazia tradizionalean, zergetan eta Administrazioaren zentralizazioan nabaritu zituzten aldaketak.[3]