Hemera | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Dies (en) |
Domeinua | daylight (en) eta eguna |
Familia | |
Aita | Erebo |
Ama | Nix |
Ezkontidea(k) | Eter |
Bikotekidea(k) | Cephalus (en) |
Seme-alabak | Talasa, Aura (en) , Urano eta Gaia |
Anai-arrebak | Eter |
Greziar jainkoak series |
---|
Jatorrizko jainkoak |
Hemera (antzinako grezieraz: Ἡμέρα, Hêméra) greziar mitologiako jainko nagusietako bat zen, Erebo (iluntasuna) eta Nix (gaua) jainko primitiboen alaba. Egunaren pertsonifikazioa zen. Senarra eta baita anaia ere, Eter zen, eta harekin erditu zituen Talasa (itsasoa), Urano (zerua) eta Gaia (lurra).
Greziako mitologian, garaiko jainkosa primitiboa garrantzitzuenetarikoa zen. Amarekin bizi zen Tartaroan, baina bi jainkoak ez ziren inoiz leku berean egon. Hemera (eguna) Tartarotik irten zen Nyx (gaua) sartu zenean, Hemera itzuli zenean Nix joan zen. Gaua eta eguna substantzia desberdinak ziren eta eguzkiarekiko nahiko independenteak ziren.
Hemeraren lurreko izaera edota xalotasun honek, Eosekiko bere asimilazioa erraztu zuen , azkenean jainkosa biak batuz eta praktikoki errealitate bereko sinonimoetan bilakatuz. Hori dela eta,jainkosa hau irudikatzen duten oso irudi gutxi daude, Aurora-rekin erabat identifikatuta baitago hainbat iturri literariotan honen ezaugarriekin deskribatuta.