Hemolinfa

Oryctes nasicornis koleopteroaren larba, abdomenaren muturreko kutikulak hemolinfa zeharrargiari igartzen diona.

Hemolinfa zenbait ornogaberen zelomako fluidoa da; goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen da.[1] Bere konposizioa asko aldatzen da espezie batetik bestera. Hainbat koloretakoa izan daiteke (laranjatua, berdexka edo koloregabea); pigmentuak elikaduratik edo prozesu metabolikoetatik etorri ohi dira. Gasen garraioa zirkulazio-aparatuarekiko independentea da. Hainbat motatako eta funtzioko odol-zelulak ditu.

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne