Henrike printzea, Gloucesterko dukea (Henry William Frederick Albert; Sandringham, Norfolk, 1900eko martxoaren 31 – Barnwell Manor, Nottinghamshire, 1974ko ekainaren 10a) ingeles printzea izan zen.
Jurgi V.a eta Maria Teckekoaren hirugarren semea izan zen. Eton Collegen ikasi zuen eta armadan husarren errejimendu batean zerbitzatu zuen. Kenyan ehizatzen Beryl Markhamekin maitemindu zen, baina harremana gorte britainiarraren presioen ondorioz amaitu zen. 1935ean Alice Montagu Douglas Scottekin ezkondu zen.
1939-1940an Henry Gort jeneralaren lotura-ofiziala izan zen Frantzian. Bigarren Mundu Gerraren gainerako urteetan misio militar eta diplomatikoak egin zituen. 1945etik 1947ra Australiako gobernadore orokorra izan zen.