Henrike III.a Ingalaterrakoa[1] (Winchesterreko gaztelua, Hampshire, 1207ko urriaren 1a – Westminster, Londres, 1272ko azaroaren 16a), Henrike Winchesterkoa ere deitua, Ingalaterrako erregea izan zen 1216 eta 1272 bitartean. Politikoki arazo ugari izan bazituen ere, haren erreinaldian ekonomia berpiztu zen. Magna Carta zela eta baroien aurka borrokatu zen. Kontinentean zituen lurraldeetan ere erasoak jasan zituen.