Henry V (eusk: Henrike V.a) 1944ko Laurence Olivier ingeles zinema zuzendari eta aktorearen drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen modura William Shakespeare antzerkigileak idatzitako izen berdineko Henrike V.a antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Renée Asherson, Robert Newton eta Leslie Banks aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatu zen.
Berez, Hamlet (1948) eta Rikardo III.a (1955) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.