Henry Walter Bates | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leicester, 1825eko otsailaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1892ko otsailaren 16a (67 urte) |
Hobiratze lekua | East Finchley Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : arnas gaixotasuna |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, lepidopterologoa, zoologoa, ekologoa, entomologoa, naturalista, botanikaria, landare biltzailea eta zoological collector (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Londresko Linneoren Elkartea Geological Society of London (en) ![]() |
Henry Walter Bates (Leicester, 1825eko otsailaren 8a – Londres, 1892ko otsailaren 16a) ingeles naturalista eta esploratzailea izan zen.
Mekanika Institutuan ikasi zuen eta gaztetan intsektuen bilduma egin nahi izan zuen. Alfred Russel Wallace ezagutu zuen eta 1848an Amazoniako oihanera espedizio bat egin zuten. Han, txoriak eta intsektuak bildu zituzten, eta, urtebeteren ondoren, banandu egin ziren. Bates Tefén jarri zen bizitzen lau urte eta erdiz, eta Britainia Handira itzuli zen 1859an, Amazonasen hamaika urte eman ondoren. Hurrengo hiru urteetan bere espedizioaren kontakizuna idazten aritu zen, The Naturalist on the River Amazons izenekoa.
Royal Geographical Societyko idazkaria, Londresko Entomologia Elkarteko presidentea eta Linnean Society of London eta Royal Societyko kidea izan zen.
Eboluzioaren eta hautespen naturalaren teoriak babestu zituen naturalistetako bat izan zen. Amazoniako tximeletekin egindako lana mimetismoaren deskribapen zientifikoaren oinarria izan zen, bereziki bere izena daraman Batesiar mimetismoarena.