Henryk Wieniawski | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lublin, 1835eko uztailaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | San Petersburgo |
Heriotza | Mosku, 1880ko martxoaren 31 (44 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Tadeusz Wieniawski |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | poloniera |
Irakaslea(k) | Lambert Massart |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea eta biolin-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | Royal Conservatory of Brussels (en) ![]() San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa (1862 - 1872) |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Henryk Wieniawski (Lublin, 1835eko uztailaren 10a - Mosku, 1880ko martxoaren 31a) poloniar biolin-jotzailea eta musikagilea izan zen. XIX. mendeko biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. Hamaika urte zituela lehen biolin-saria irabazi zuen Parisko kontserbatorioan. Kontzertu ugari eman zituen, eta ospetsu egin zen mundu osoan. 1851-1853. urteetan Errusian jo zuen, eta 1860-1872. urteetan tsarraren gorteko musikari izan zen San Petersburgon. 1872-1874. urteetan Estatu Batuetan eman zituen kontzertuak. Musika-lan erromantikoak idatzi zituen, besteak beste, mazurkak, polonesak eta biolinerako bi kontzertu.