L'Heptaméron | |
---|---|
1880ko edizioa | |
Datuak | |
Idazlea | Margarita Angulemakoa (1558) |
Argitaratze-data | 1558 (egutegi gregorianoa) |
Generoa | Ipuin-bilduma |
Jatorrizko izenburua | L'Heptaméron |
Hizkuntza | Frantses |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Heptameron |
Heptamerona (frantsesez L'Heptaméron) Margarita Nafarroako erreginak idatzitako istorio bilduma bat da, 72 istorioz osatua. Uste da Margaritak izurri garaian idatzi zituela istorioak, gazteluan itxia zegoen garaian, 1545 eta 1549 urteen artean. Badirudi egilearen asmoa ehun istorio idaztea izan zela, hamar egunetan banatuak, Dekameronean bezala; baina, antza denez, Margarita lana osatu gabe hil zen, eta, handik hamar urtera obra argitaratu zenean zortzigarren eguneko bigarren istoriora arte baino ez zen agertu. Liburua zortzi egunetan moldatu zuten, baina, hala ere, zazpi egun zirenez osaturik zeudenak (hamarna istorio), Heptameron izena eman zioten (grekotik: hepta, 'zazpi' eta hēméra, 'egun').
Frantsesez idatzi zuen Margaritak, badira itzulpenak hainbat hizkuntzatan: ingeleserako itzulpen osoa 1886an burutu zen, eta gaztelaniazko lehen edizioa 1929koa da. 2020an euskaratzeko prozesu bati ekin zioten Booktegi plataformak eta Nafar Ateneoak.[1][2]
1973ko Claude Pierson zuzendariaren Ah ! Si mon moine voulait... filmak Heptamerona hartu zuen oinarri, libreki izanik ere. 2019an antzerkirako moldaketa estreinatu zen Frantzian, Heptaméron, récits de la chambre obscure izenburupean, Benjamin Lazar, eta Geoffroy Jourdain antzerkigileen eskutik.[3]