Heraklesen hamabi lanak

Antonio Pollaiuolo:Herkules eta Hidra 1475 inguruan. Galleria degli Uffizi (Florentzia).

Heraklesen hamabi lanak (erromatar mitologian Herkulesen hamabi lanak), antzinako pasadizo sorta bat dira, geroagoko narrazio batek elkarrekin lotuta aurkezten dituenak, Heraklesek egin behar izan zuen penitentziari buruz. Heraklesek zenbait animaliarekin aurrez aurre borroka egite horrek aditzera ematen du tradizioa agian greziar literatura eta ekialdeko gaiak baino lehenagokoa dela. "Kontu irekia da antzinako greziarrek lehoi bat bizirik ikusteko aukerarik izan ote zuten, baina lehoiaren irudiaren migrazioa eta honen aurkako borroka eszenak arkeologikoki ondo dataturik daude", [1] Ugarit eta Itun Zaharreko zazpi burudun sugea ere argudio gisa erabilita. Hamabi lanen ziklo finkoaren ezarpena, beharbada K. a. 600 inguruan Peisandros Rodaskoak idatzi eta gaur egun galduta dagoen olerki epiko bati egozten zioten greziarrek.

Gorde diren moduan, Heraklesen lanak ez dira toki bakar batean bilduta aurkitzen, baizik eta iturri asko erabiliz berregin behar dira. Itxuraz, lanok era batera baino gehiagotara interpreta litezke,[2], baina nolanahi ere haietako sei Peloponeson gertatzen dira, Olinpiaren berreskaintzearekin amaituz, eta beste seiek, sekuentzia bereko zatiak, heroia askoz urrunago eraman zuten. Eredua beti bat eta bera da: Herakles hiltzera edo konkistatzera bidalia zen, edo Hera jainkosaren ordezkari zen Euristeorentzat animalia edo landare magikoren bat bilatzera. "Aukeratutako toki guztiak, aurretik, Heraren gotorlekuak eta Beste Mundurako sarrerak ziren[3].

Garai helenistikoan Heraklesen lanak Zodiakoko zeinuekin lotu ziren.

  1. Burkert 1985 209. or.
  2. Ruck eta Staples, 169-170 or.,
  3. "Ruck eta Staples, (169. orr.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne