Hermannsdenkmal | |
---|---|
Hermannsdenkmal | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia |
Eskualdea | Detmold |
Rural district of North Rhine-Westphalia | Lippe |
Large district town | Detmold |
Kokapen fisikoa | Grotenburg |
Koordenatuak | 51°54′42″N 8°50′22″E / 51.911666666667°N 8.8394444444444°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1838 |
Inaugurazioa | 1875eko abuztuaren 16a |
Izena | Arminio Teutoburgoko oihaneko gudua |
Arkitektura | |
Materiala(k) | burdina |
Dimentsioak | Idulki: 28,62 () cm estatua: 24,82 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Hermannsdenkmal (alemanaz Hermannen monumentua) Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen munumentu bat da. Teutoburg basoaren hegoaldean kokatzen da, Lippe barrutian dagoen Detmold hiriaren hego-ekialdean. Gune hau basoz beteriko eremu bat da, 386 metroko garaieran dago, Teutoburgen dagoen eraztun oinplanoko gotorleku batean, honek Grotenburg izena du.
Monumentua keruskoen buruzagia zen Arminio eta Teutoburgoko oihaneko guduaren omenez eraikia dago, bertan K. o 9. urtean germaniar tribuek Publius Quinctilius Varus buruzagiaren agindupean zeuden hiru erromatar legio sarraskitu eta garaipen erabakikor bat lortu baizuten: ondorioz, Erromatar Inperioaren limes edo muga Elba ibaiatik Rhin ibaira atzeratu eta behin betiko bertan berrezarri zen.
Arminioren estatuaren ezpatak honako idazki hau du:
« | Deutschlands Einigkeit meine Stärke - meine Stärke Deutschlands Macht. "Alemaniaren Batasuna nire Indarra - nire Indarra Alemaniaren Boterea." |
» |