Herrerar arkitektura edo herrerar estiloa Espainian garatu zen XVI. mendearen azken herenean, Filipe II.a Espainiakoaren erregealdian (1556-1598), eta indarrean jarraitu zuen XVII. mendean, baina garai honetako barrokoko joerekin eraldatua. Espainiako Pizkundetar arkitekturaren hirugarren eta azken etapa da, pixkanakako apaindura garbiketa batetara eboluzionatzen joan zena, hasierako platereskotik hasi, XVI. mendearen bigarren hereneko klasizismoko purismotik pasatu eta herrerar estiloak sartu zuen apaindura biluztasuneraino.
El Escorial monasterioarekin hasi zen estilo hau, Madrilgo erkidegoan kokatuta dagoen San Lorenzo de El Escorial udalerrian dagoena, eta, zehazkiago, Juan de Herrera arkitektoak (1530-1597) eginiko proiektuaren berrantolakuntzarekin, Juan Bautista de Toledo (1515-1567) hil ondoren, lehen diseinuaren egilea izan zena.