Heteroatomo esaten zaio konposatu organikoetan, bereziki eraztunetan, karbonoa eta hidrogenoa ez den atomoari[1].
Heteroatomo ohikoenak oxigenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa eta lau halogenoak (fluorra, kloroa, bromoa eta iodoa) dira. Hidrokarburoen kasuan izan ezin konposatu organiko guztiek heteroatomo bat dute gutxienez.