Bere adiera literarioan, heteronimoa autore batek bere produkzioaren zati bat emateko hartutako izen faltsua da. Aitzitik, autore errealaren izenari ortonimo deritzo.
Hala, adibidez, Juan de Mairena Antonio Machadoren heteronimo bat da. Heteronimoa ez da izengoitia edo izen artistikoarekin nahastu behar. Fikziozko autore edo sasizko egile gisa, heteronimoa ere pertsonaia izan daiteke, asmatutako biografia eta guzti. XX. mendeko mendebaldeko literaturan, agian Fernando Pessoa portugesak garatu zuen gehien literatura-baliabide hori, eta 70 heteronomo sortu zituen, horietako batzuk emakumeak.
Emakumezko batzuek gizonezko itxura zeuzkaten heteronimoak ere erabili izan dituzte, askotan emakumezkoen kontrako bazterkeriari iskin egin nahian.
Heteronimo batzuen atzean egile bat baino gehiago ere egon daitezke. Adibidez, Honorio Bustos Domecq[1] eta Benito Suárez Lynch heteronimo bakoitzaren atzean beste bi egile daude: Jorge Luis Borges eta Adolfo Bioy Casares argentinarrak.