Heterosexualitatea sexu desberdineko pertsonen arteko erakarpen erromantikoa, erakarpen sexuala edo portaera sexuala da. Sexu-orientazio gisa, heterosexualitatea honako hau da: «Sexu desberdineko pertsonenganako erakarpen emozional, erromantiko eta/edo sexualen eredu iraunkorra». Beste modu batera adierazita «Erakarpen horietan, lotutako portaeretan eta atrakzio horiek partekatzen dituzten pertsona-komunitate bateko kide izatean oinarritutako pertsona baten identitate-zentzuari egiten dio erreferentzia»[1]. Bisexualitatea,homosexualitatea eta heterosexualitatea dira sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusienak.
Hainbat kulturatan, pertsona gehienak heterosexualak dira[2]. Zientzialariek ez dakite zergatik dagoen sexu-orientazioa, baina teorizatzen dute genetikak, hormonek eta inguruaren influentziak[3][4][5] eragina dutela, eta ez dela aukera aske bat[6].
Heterosexual edo heterosexualitate terminoa gizakiei aplikatu ohi zaie, baina jokabide heterosexuala ugaztun ia guztietan ikusten da, baita beste animalia batzuetan ere.