Hidroxilazioa erreakzio kimikoa da zeinen bidez hidroxilo talde bat (-OH) konposatu kimiko batean sarrarazten den, konposatua oxidatuz[1].
Biokimikan sarritan hidrolixazioa entzima berezien bidez bideratzen dira. Hidroxilasa deritzei, adibidez, tirosina hidroxilasa[2].
Hidroxilazioa lehen urratsa da konposatu organikoen degradazio oxidatiboan. Desintoxikazio-prozesuetan inportatena da konposatu lipofiloak hidrofilo bihurtzen dituelako, uretan disolbagarriak direnak eta gorputzak errazago iraizten dituenak.