High Noon (euskaraz: "Eguerdia") western filma da, Fred Zinnemann austriar zinemagileak 1952an zuzendu zuena. Gary Cooper, Grace Kelly, Lloyd Bridges, Katy Jurado eta Thomas Mitchell izan ziren aktore nagusiak.
Filmak lau Oscar sari irabazi zituen: gizonezko aktore onenarena (Gary Cooper), muntatze onenarena (Elmo Williams eta Harry W. Gerstad), jatorrizko soinu banda onenarena (Dimitri Tiomkin) eta jatorrizko abesti onenarena (Dimitri Tiomkin eta Ned Washington: Tex Ritterrek abestutako "Do Not Forsake Me, Oh My Darlin'"). Bestalde, lau Urrezko Globo eta beste hainbat sari ere jaso zituen.