Higidura zuzen uniformea ezagutzen.Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.1.irudia. 'Higidura zuzen uniformea' azaltzen duten grafikoak: goitik behera eta denboraren arabera, ibilitako distantzia, abiadura eta azelerazioa.
Mugimendu honetan, higikaria V abiadura konstanteko zuzen batetik desplazatzen da; a azelerazioa zero da denbora guztian. Hau, elkarreragin guztietarik kanpo espazioan jaurtitako objektu baten mugimenduari, edo marruskadurarik gabe irristatzen den objektu baten mugimenduari dagokio. V abiadura konstantea izanik, posizioa linealki aldatuko da denborarekiko, ekuazioaren arabera:
Non higikariak koordenatu-zentroarekiko duen hasierako posizioa da, hau da, -rekiko.
Baldin , aurreko ekuazioa jatorritik igarotzen den zuzen bati dagokio, funtzioaren irudikapen grafiko batean, 1. irudian agertzen den bezala.