Hilbert (kraterra)

Hilbert (kraterra)
Datu orokorrak
MotaTalka krater
Diametroa173 km
EponimoaDavid Hilbert
Geografia
Hilbert (kraterra) is located in Ilargia
Hilbert (kraterra)
Hilbert (kraterra)
Hilbert (kraterra) (Ilargia)
Koordenatuak17°52′S 108°19′E / 17.87°S 108.32°E / -17.87; 108.32
KokapenaLQ22 (en) Itzuli
Lunar Orbiter 1ak ateratako argazkia.

Hilbert kraterra meteorito baten eztandak sorturiko krater bat da, Ilargiaren alderdi ikusezinean kokaturik dagoena. Lur planetatik ezin da zuzenean ikusi. 

Hilberten kokapena

Hilbert kraterra, Pasteur kraterrarekin lotuta dago hegoaldetik. Bere diametroaren erdia du gutxi gorabehera aipatutako kraterrak. Hego ekialdean, Alden deitzen zaion krater bat du eta ipar mendebaldean, Backlund kraterra ikus daiteke.

Hilbert kraterraren zatirik handiena esan daiteke berri berria dagoela, hau da inolako higadura edo eztandarik gabe, baina zonalde batzuetan, adibidez, hegoaldean oso higatutako tokiak aurki daitezke. Erdigunea zapala da, baditu, halere, hainbat krater txiki, beste meteoritoen eztandek eraginak. Hilbert izena duten beste hainbat krater ditu barnean edo ondoan, horien adibide ditugu, Hilbert W, Hilbert Y edo Hilbert H kraterrak, hirurak ere Hilbert krater nagusiaren barruan kokatuak daude. Bestalde, Hilbert E kraterra, adibidez, Hilbert krater nagusitik ekialdera kokaturik dago. 


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne