Hipersexualitate | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hypersexuality (en) |
Honen izena darama | Ninfa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F52.7 |
Hipersexualitatea[1] bat-bateko gorakada edo sexu jardueraren muturreko maiztasuna da. Hipersexualitatea arazo mediko batzuengatik, sendagai batzuen kontsumoagatik eta drogak hartzeagatik gerta daitekeen arren, kasu gehienetan kausa ezezaguna da. Desoreka bipolarra bezalako osasun-nahasmenduek hipersexualitatea eragin dezakete,[2] eta alkoholaren eta mendekotasuna eragiten duten substantzia batzuen kontsumoak eragina izan dezake pertsona batzuen sexu-portaeran.
Ninfomania[3] edo furor uterinus gehiegizko libidoa eta sexurako obsesioa dituen emakumearen nahasmendu mentala izendatzeko historian erabili izan den terminoa da. Egun, mundu zabaleko psikiatrek buruko nahasmenduak diagnostikatzeko darabilten Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua zerrendatik ezabatuta dago eta nahasmendua izendatzeko hipersexualitatea eta sexu adikzio terminoak hobesten dira. Gizonaren kasuan, satiriasia[3] da pareko jokabidea.