Hipodamia (Peloperen emaztea) | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Oenomaus (en) ![]() |
Ama | Evarete (en) ![]() ![]() |
Ezkontidea(k) | Pelope |
Seme-alabak | Atreo, Pittheus (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hipodamia (antzinako grezieraz: Ἱπποδάμεια, Hippodámeia), greziar mitologian, Enomao Pisako erregearen eta Asteroperen alaba zen. Edertasun handiko emakumea zen. Orakuluak Enomaori iragarri zion bere suhiak hilko zuela. Hori eragozteko, erregeak, sekula galtzen ez zuen gurdi lasterketa baterako erronka botatzen zien Hipodamiaren ezkongai guztiei. Hamahiru partaide menderatu zituen Enomaok eta, haiek onartu zuten bezala, heriotza zigorra izan zuten. Baina Pelopek, Tantaloren semeak, jainkoen laguntzarekin eta tranpa bidez, irabazi zion erregeari eta Hipodamiarekin ezkondu zen.