Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 | ||||
---|---|---|---|---|
Negu Gorriak taldearen | ||||
Argitaratze data | 1994ko maiatza | |||
Grabazioa | Bilboko Nazioarteko Erakustazoka 1993ko urriaren 30a | |||
Musika mota | Hardcore, Rock, Reggae, Rap | |||
Iraupena | 50:29 | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Esan Ozenki | |||
Ekoizpena | Negu Gorriak | |||
Negu Gorriak taldearen kronologia | ||||
|
Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 Negu Gorriak taldearen bostgarren albuma izan zen (eta lehendabizikoa zuzenean grabatua). Borreroak Baditu Milaka Aurpegi albuma argitaratu zutenean, Itxurakeriari Stop!! Hypocrisy Tour 93 bira egin zuten, azken kontzertua Bilboko Nazioarteko Erakustazokan 1993ko urriaren 30ean zuena. Bertan Lin Ton Taun eta Radio Bemba (Mano Negra taldearen izengoitia) hasierako gonbidatuak izan zituzten.