Hipotermia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | neurological and physiological symptom (en) |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Arrazoia(k) | cold weather (en) |
Sintoma(k) | Haluzinazioa |
Sortzen du | paradoxical undressing (en) Izozte (medikuntza)a |
Azterketa medikoa | ezezaguna |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | T68 |
GNS-9 | 991.6 |
DiseasesDB | 6542 |
MedlinePlus | 000056 eta 000038 |
eMedicine | 000056 eta 000038 |
MeSH | D007035 |
Hipotermia hotzak gorputzeko tenperatura 35 °C-tik behera jaisten duenean ematen den afekzio orokorra da.
Hotz handia egiten duenean, gorputzeko tenperaturak bat-batean egiten du behera. Organismoa bero galera hau konpentsatzen saiatzen da larruazaleko hodi-uzkurdura eta dardaren bidez energia sortuz. Hau nahikoa ez denean, klaudikazio fasean sartzen da gaixoa, ondorioz zirkulazio, nerbio eta arnas aparatuaren depresioa eta heriotza gerta daitezke.
Gorputzeko tenperatua 33-35 °C artean dagoenean hipotermia arina da eta dardarak, buru nahasmena eta mugimendu baldarrak agertzen dira. 30-33 °C artean hipotermia larriagoa da eta aurreko sintomez gain, gaixoak oroimena eta konortea gal ditzake. 30 °C-tik behera, hipotermia larria da, konortea erabat galtzen da, begi-ninien zabalkuntza eta tentsio arterialaren jaitsiera ematen dira eta bihotzeko taupadak ahuldu egiten dira, ia detektaezinak izatera heldu arte.
Zenbait ebakuntzetan kirurgiagileek hipotermia artifiziala sor dezakete gaixoaren organoen aktibitatea jaisteko eta oxigeno gutxiago kontsumitzeko.