![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Hiragana (japonieraz: 平仮名 ) silabario bat da, katakana eta kanji-rekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (あ,a), kontsonante bat + bokal bat (か, ka) edo sudurkaria (ん, -n) irudikatzen du.
Japoniar testu arruntetan hiru sistemak batera daude. Hiragana kanjirik ez duten japoniar hitzak idazteko erabiltzen da (partikulak barne) eta baita aditz-hondarkietan ere; halaber, kanjiaren ahoskera adierazten duen furigana sisteman ere erabiltzen da. Hiragana japoniar umeek ikasten duten lehen idazkera da.