Hiri Debekatua | |
---|---|
![]() | |
Ming eta Qing dinastietako Jauregi Inperialak Pekin eta Shenyangen Imperial City | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
National capital | Pekin |
Barruti | Dongcheng barrutia |
Jiedao | Donghuamen Subdistrict |
Koordenatuak | 39°54′57″N 116°23′27″E / 39.9158°N 116.3908°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1420 |
Inaugurazioa | 1923 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Kuai Xiang (en) ![]() |
Azalera | 72 ha |
Ordezkatzen du | Imperial City (en) ![]() |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 439-001 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Bisitariak urtean | 15.080.000 |
Webgune ofiziala | |
|
Hiri Debekatua[1] (txinera tradizionalez: 紫禁城; pinyinez: Zǐjìn Chéng, euskaraz: «Hiri Gorrindol Debekatua») Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoaren (txinera tradizionalez: 故宫博物院; pinyinez: Gùgōng Bówùyùan) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.
Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikurra da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetakoa da.