Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hiroshima |
Izendaturiko hiria | Hiroshima |
Japoniako auzoa | Naka-ku |
Chōchō | Nakajimachō |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1955 1991ean berriztua |
Zuzendaria | Koichiro Maeda |
Webgunea | http://www.pcf.city.hiroshima.jp |
Hiroshimako Bakearen Memorialaren Museoa (japonieraz: 広島平和記念資料館 Hiroshima Heiwa Kiehi Ryōkan )
Hiroshimako museorik garrantzitsuena da, Hiroshimako bonbardaketa atomikoaren historia azaltzen duena. Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkearen barnean dago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Genbaku Dometik gertu.
Museoak biktimen argazkiak, materialak eta historiak erakusten ditu, errugabeen beldur, amorru eta mina argi ikusten dira. Bestalde Hiroshima bonbaren aurretik nolakoa zen eta ondoren nola gelditu zen ere. Bonba Hiroshiman jaurtitzearen arrazoia eta erabakia nortzuk hartu zuten ere azaltzen du. Azkenik gaur egungo arma nuklearren egoera ere argitzen digu. Sarrera 35 euro zentimotakoa (50 yen) baino ez da, helburua baita Hiroshimara datozen guztiek Museoa ikusteko aukera izan dezatela.