Hirugarren Koalizioko Gerra | |
---|---|
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak | |
Napoleon Austerlitzeko guduan | |
Data | 1803ko maiatzaren 18a – 1806ko uztailaren 18a |
Lekua | Erdialdeko Europa, Italia eta Atlantikoa |
Emaitza | Frantsesen garaipena |
Gudulariak | |
Hirugarren Koalizioko Gerra 1805ean Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1]
Garai hartan, "Inperio Handia" egitura zabalago baten elementu nagusi bihurtu zen: "Sistema kontinentala": honek Europan zehar produktu ingelesak blokeatu nahi zituen, Ingalaterra errenditzeko helburuarekin. Horretarako, lehenik eta behin Napoleonek aliantza bat egin zuen Espainiarekin -1808an hautsia- Prusiarekin, Danimarkarekin eta Errusiarekin, eta urte batzuk beranduago, 1810ean, baita Suedia eta Austriarekin ere. Napoleonen anbizio mugagabeak une horretatik aurrera eraendu zuen, eta "Nazio Handiaren" ohorearen defentsak "nire Koroaren" defentsarako bidea utzi zuen. Beraz, diplomazia eta gerra ekintzak, bere kanpo politikaren orientazio dinastikoa finkatzera bideratu ziren.