Hirugarren sektore ekonomikoa edo zerbitzuen sektorea ekonomiaren hiru sektoreetako bat da, zerbitzuak barne hartzen dituena: merkataritza, turismoa, garraioa, hezkuntza eta osasuna, besteak beste. XX. mendearen bukaeran hasita, hirugarren sektorearen garrantzi ekonomikoa nabarmen handitu da lehenengo eta bigarren sektoreen aldean, tertziarizazio deritzon prozesu bati jarraikiz, gizarte postindustrial izenekoa zabalduz.