Hirukoaren erregela edo hiruko erregela proportzionaltasun problemak ebazteko metodo aritmetiko bat da, hiru balio ezagunen bitartez, proportzionaltasunez loturik, ezezagun baten balioa aurkitzea helburu duena. Zenbait hirukoaren erregela dago: bakuna (zuzena eta alderantzizkoa) eta konposatua. Erabili beharreko hirukoaren erregela mota ebatzi beharreko problema zein den izango da.
Hirukoaren erregela maiz erabiltzen da eguneroko bizitzan: pisaketaz kalkulatu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko, partiketak egiteko eta ehunekoak hartzen dituzten problemak ebazteko (BEZ zergen zenbatekoa kalkulatzeko, esaterako), besteak beste.