Historiaren filosofia filosofiaren adarra da, garapena eta gizakiek historia sortzeko moduak aztertzen dituena. Platon izan zen historiaren filosofia lehen aldiz azaldu zuena, kontzeptu hori erabili gabe, eta Giambattista Vico historiaren filosofia erabili zuena lehen aldiz. Vicok historiaren filosofia proposatzen du mundu honetako gizarteen ibilbidea arrazionalki ulertzeko saiakera gisa.[1] Historiaren filosofiak garapen handia ezagutuko du Kant ondorengo modernitate alemanean, Herder eta Hegel bezalako autoreekin. Bere gai nagusietakoa historiaren determinismoa eta subjektuaren askatasuna uztartzearen auzia izango da.[2]