Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (Bartzelonako Deklarazioa bezala ezaguna) 66 GKEk eta 41 PEN zentrok hizkuntza eskubideak eta bereziki hizkuntza gutxituak sustatzeko sinatutako adierazpena da. Dokumentua Nazioarteko PEN zentroek eta CIEMENek sustatuta Bartzelonan 1996aren ekainaren 6tik 9ra egindako Munduko Hizkuntza Eskubideen Konferentziaren amaieran onartu zen[1]. UNESCOren Zuzendari Orokorrari aurkeztu zitzaion[2], baina ez zuen UNESCOren onarpen formala jaso[3].