Hofstadterren legea adagio auto-erreferentzial bat da, Douglas Hofstadterrek sortua bere Gödel, Escher, Bach: An Eterno Golden Braid (1979) liburuan, konplexutasun handiko lanak burutzeko hartuko den denbora zehaztasunez zenbatesteko zailtasun esperimentatua deskribatzen du. Honelaxe:[1]
« | Hofstadterren legea: Lan bat burutzeko beharko den denbora, betiere luzeagoa izango da espero zena baino, nahiz eta Hofstadterren legea oso kontuan izan. | » |
Douglas Hofstadter |
Programatzaileek askotan aipatzen dute legea produktibitatea hobetzeko tekniken eztabaidetan.[2]