Saila | Harry Potter |
Sortzailea | J. K. Rowling |
![]() | |
---|---|
Ikastetxearen Armarria | |
Izena | Hogwarts Magia eta Aztikeria Ikastetxea |
Jatorrizko izena | Hogwarts School of Magic and Wizardry |
Leloa | Draco Dormiens Nunquam Titillandus (latín) Ez egin inoiz kilimarik lo dagoen herensuge bati(itzulpena) |
Eraikuntza | 992.urtearen inguruan d. C. |
Eratzaileak | Godric Gryffindor Salazar Slytherin Rowena Ravenclaw Helga Hufflepuff |
Estatusa | Irekita |
Kokapena | Eskozia, Erresuma Batua |
Eskola mota | Magikoa |
Ohorezkoa | Bat ere ez |
Zuzendari ezagunak | Phineas Nigellus Black Armando Dippet Albus Dumbledore Severus Snape Minerva McGonagall |
Zundari Ordeak | Minerva McGonagall Amycus Carrow y Alecto Carrow |
Agintaritzak | Magia Ministerioa |
Eskainitako urteak | Zazpi |
Tituloak | TIMO (erdiko titulua) EXTASIS (lizentziatura titulua) |
Etxeak | Gryffindor Slytherin Ravenclaw Hufflepuff |
Erregistroa | Hogwarts magia erabiltzeko gaitasuna duten ikasle guztiak admititzen ditu. Haiek erregistratuak gelditzen dira bere jaiotzetik, eskolara joango diren onarpena 11 urterekin mezuz bidali arte |
Eskolaz kanpoko jarduerak | Quidditch Ikasle clubak Itxuratzeko ikasgaiak |
Hogwarts Harry Potter sagako fikziozko ikastetxea da. Erresuma Batuko eta Eskoziako ume eta nerabeak bertara joaten dira magia egiten ikastera. Ikastetxeak Magia Ministerioaren babesa dauka, erkidego horreetako magia komunitate guztia ere arautzen duena. Hala ere, Hogwarts ez da mota honetako ikastetxe bakarra, Frantzian "Beauxbatons" Akademia dago eta "Durmstrang" Institutoa Bulgarian, Europako beste batzuen artean.
Ikastetxea Harry Potterko eleberri guztietan agertzen da, baina azkenengo liburuan, "Harry Potter eta Herioaren Erlikiak", protagonistek ia istorio osoa gaztelutik urrun igarotzen dute.