Hondakin arriskutsuak hondakin kategorietako bat dira, herrialde bakoitzaren legeriak definitzen duenaren araberakoak, eta hondakin ez-arriskutsuen kategoriaz bereizten dira. Ingurumenerako edo osasunerako arriskutsuak dira, epe labur, ertain edo luzerako, zuzeneko nahiz zeharkako ondorioen bidez.
Horregatik, hondakin arriskutsuak modu berezituan jaso, garraiatu eta tratatu behar dira.[1] Gainera, estatuen, komunitateen (Europar Batasuna barne) edo enpresen estrategiak daude halako hondakinen ekoizpena murrizteko helburuaz. Hondakin arriskutsuak zabortegi komunitario berezietara eraman daitezke.
Hondakin arriskutsuak erraustuz edo zabortegi berezietan lurperatuz ezaba daitezke; Frantzian, adibidez, «hondakin arriskutsuak biltegiratzeko instalazioak» (installation de stockage de déchets dangereux ISDD) deitzen dira. Lehentasunez, halako hondakinak balioztatu ―hau da, beste material bat edo energia bihurtu― egin behar dira.