Hondakin-uren araztegi | |
---|---|
hornikuntza eta egitura arkitektonikoa | |
![]() | |
Honen parte | estolderia eta water supply and wastewater treatment (en) ![]() |
Hondakin-uren araztegia[1] edo ur zikinen araztegia ingurunera isuri aurretik, hondakin-uren -etxekoen zein industrialen- kutsatzaileak kontzentrazio onargarri bateraino kentzeko edo degradatzeko prozesuak egiteko instalazio-multzoa da.[2]
Oro har, hondakin-uren araztegiek tokiko hondakin-ura tratatzen dute, gehienbat herritarren kontsumotik datorrena, bai eta eremu urbanizatuetako drainatzearen azaleko jariatzetik datorrena ere, baita hiri txikietako ura ere, prozesu eta tratamendu gutxi-asko estandarizatu eta konbentzionalen bidez. Enpresa handientzat diseinatzen eta eraikitzen diren hondakin-uren araztegiak ere badaude, sortzen den hondakin-urari tratamendu espezializatua emanez.