Hondarribia Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1960 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | Berde argia |
Trainerua | Ama Guadalupekoa |
Palmaresa | 14 Kontxako Bandera 3 TKE Liga 2 Espainiako Txapelketa 7 Euskadiko Txapelketa 15 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | 5.a |
2024 | 5.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.hondarribiarraun.com |
Hondarribia Arraun Elkartea Hondarribiko (Gipuzkoa) arraun elkartea da, 1960an sortua[1]. Traineru, batel, trainerilla eta aulki mugikorrean lehiatzen du. 14 aldiz irabazi du Kontxako Bandera eta 3 aldiz TKE Liga. XXI. mendean traineru nagusietako bat da.
Hondarribiko traineruen lehenengo aipamenak XIX. mendekoak dira eta lehenengo Kontxako Bandera 1881. urtean irabazi zuten. Gaur egungo elkarteak harrobi lan handia egiten du eta B traineru indartsua du. Emakumezkoen trainerua ere badu, Emakumezkoen bandera zaharrena Hondarribian antolatzen da, eta traineruak Liga nagusian lehiatzen du.