Hopiak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
18.327 [1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ameriketako Estatu Batuak: Arizona | |
Hizkuntza | |
Hopi hizkuntza, ingeles | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Pueblo, zoni |
Hopi[2] Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko herri indiarreko kidea da. Hopiak Arizonako ipar-ekialdeko Navajo erreserban eta Painted basamortuko ertzean bizi dira. Moki izenez ere ezagunak ziren antzina, eta uto-aztekarren familiako hizkuntza hitz egiten dute (hopi hizkuntza). XX. mendearen erdi aldean 6.000 hopi bizi ziren harrizko eta lasto buztinezko etxeetan, gehienak goi-ordokietan. Azken urteetan oso urritu dira hopiak, eta askok beren herriak utzi dituzte zurien hirietara lanera joateko.
Benjamin Lee Whorf antropologo eta hizkuntzalariak hopi hizkuntza ikasi eta bere hipotesien adibide bezala erabili zituen. Ekkehart Malotki bezalako hizkuntzalari batek ere arreta handia eskaini zion hopi hizkuntzari.