Hornos lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurmutur |
Eponimoa | Hoorn |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 55°58′48″S 67°17′21″W / 55.98°S 67.2891667°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Ur-gorputza | Drake pasaia |
Hornos lurmuturra[1] (gaztelaniaz: Cabo de Hornos) Txileko hegoaldean dago, Hornos uharteko eta Suaren Lurraldeko artxipelagoko hegoalderengo lurmuturra. Sarritan jo izan da Hego Amerikako hegoalderengo puntutzat, baina Diego Ramírez artxipelagoko Águila uhartea da kokapen hori duena. Edozein modutan ere, Hornos lurmuturra bai da Lurreko hegoaldeko hiru 'lurmutur handietan' hegoalderengo dagoena. Drake pasabideko iparraldera dago: Drake pasabideak banatzen ditu Hego Amerika eta Antartika alde batetik, eta bestetik, Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa.
Administratiboki, Hornos Lurmuturreko Komunakoa (lehen "Navarino") da, eta Puerto Williams da dagokion hiriburua (Txileko Antartikako Probintziako hiriburua ere bada). Txileko Armadak egoitza dauka Hornos lurmuturrean.
Historikoki, Hornos lurmuturra nabigazioko mugarri garrantzitsua izan da, hango urak oso arriskutsuak diren arren: haizeak gogor joten du, olatu handiak izaten dira, ur-laster edo korronteak, eta icebergak ere egoten direlako. Panamako kanala ireki zutenetik, hala ere, itsas merkataritza gehienak Hornos lurmuturreko bideari utzi egin zion, eta hegazkin- eta petrolio-ontzien tankerako handiek bakarrik egiten dute bidea handik, baita erronka nautikoak gustuko dituztenek ere.