Horus garaia jainko zerutarra da Antzinako Egiptoko mitologian. Egiptoar mitologiako jainko garrantzitsuenetako bat da, eta historiaurretik ptolomeotar erresumako garaiak arte gurtua izan zen. Egiptoko zibilizazioaren abiarazletzat jo zen, zeruko jainkoa izateaz gain erregetzaren irudi bihurtuz. Isis jainkosaren eta Osiris jainkoaren semetzat hartzen zen eskuarki[1]. Izen egiptoarra Hor da, grezieraz Horus (Ώρος)[2] eta jainkotasun grekoa Apolo Febo da.
- ↑ Benko, Stephen. (1993). The virgin goddess : studies in the pagan and Christian roots of Mariology. E.J. Brill ISBN 90-04-09747-3. PMC 27173485. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ (Ingelesez) Horus | Ancient Egypt Online. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).