Hot Shots! Part Deux (euskaraz Tiro Beroak! Bigarren Zatia) 1993ko Jim Abrahams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko komedia film bat da. 1980ko hamarkadako Rambo: First Blood Part II eta Rambo III filmeen parodia bat da. Charlie Sheen, Lloyd Bridges, Valeria Golino, Richard Crenna, Brenda Bakke, Miguel Ferrer, Rowan Atkinson eta Jerry Haleva aktoreek antzeztu zuten.
1991ko Hot Shots! filmaren jarraipena da.