Hoth

Hoth Star Wars film sagako unibertsoko fikziozko planeta bat da, izen bereko eguzki-sistemakoa. Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen da. Egunez -32 °Cko tenperatura eta gauez -60 °Cko tenperatura izaten duen planeta bat da.

Hoth, gainera, Star Wars CCG karta bildumagarrien jokoaren bigarren hedatzearen izena ere bada. 162 kartaz osatua dago (163 K-3PO akastunarekin) eta 1996ko abenduan argitaratu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne