Howard the Duck, Erresuma Batuan Howard: A New Breed of Hero berrizendatua (euskaraz Howard Ahatea, edota Howard: Heroi Kasta Berria) 1986ko Willard Huyck estatubatuar zinema zuzendarik zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. 1970eko hamarkadako Steve Gerber eta Val Mayerik komikigileen izenburu berdineko Howard the Duck komikian oinarritua sago. Lea Thompson, Jeffrey Jones eta Tim Robbins aktoreek antzeztu zuten. George Lucasek ekoiztu zuen.
Filma estreinatzeko garaian sekulako kritika txarrak jaso zituen, eta etekin ekonomikoen aldetik filma burutzeko xahutu zen diru kopuruaren irabazi berberak izan zituen. Noiz edo noiz burutzen diren inoizko film txarrenen zerrendetan postu ezberdinetan sailkatua ere agertu ohi da, garaiko kritikarien arabera bere emaitza kaxkarren gakoa komikiko pertsonaia honen filma izaki marrazki bizidunekin egin beharrean izaki bizidunekin egitean egon zen, halere gaur egun bere gidoi zeharo txarraren errua dela gehiago azpimarratzen da. Dena den, gaur egun eta kritikarien joeraren aurka eginez komikizaleen artean kultuzko filma bilakatu da.