Hubert von Herkomer | |
---|---|
(1900) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Waal, 1849ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Bavariako Erresuma |
Heriotza | Budleigh Salterton, 1914ko martxoaren 31 (64 urte) |
Familia | |
Ama | Josephine Herkomer |
Ezkontidea(k) | Anna Herkomer (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, unibertsitateko irakaslea eta poeta |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Academy of Arts Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Genero artistikoa | erretratua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Hubert von Herkomer (Waal, 1849ko maiatzaren 26a – Budleigh Salterton, 1914ko martxoaren 31) Bavarian jaiotako ingeles margolari, zinemagile eta musikagilea izan zen.
Bere familia pobrea zen eta 1851n Estatu Batuetara emigratu zuten, eta Clevelanden kokatu ziren, 1857an Europara itzuli ziren arren. Hamazazpi urte eman zituzten Southamptonen Watfordera joan aurretik. Hubert artea ikasten hasi zen eta aitarekin Munichera joan zen ikasketak hobetzera.
1869an egin zuen lehen erakusketa Arteen Errege Akademian, eta ilustratzaile lanetan hasi zen The Graphic aldizkarian. 22 urterekin britainiar nazionalitatea jaso zuen.
1870eko hamarkadan arrakasta lortu zuen eta 1879an Royal Academyko kide aukeratu zuten. Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta arte eskola bat ireki zuen Bushyn. 1899an Bavariako erregearen noblezia titulua jaso zuen.
Erretratuak eta paisaiak margotu zituen, olioz eta akuarelaz. Hala ere, bere lehen lanengatik hobeto gogoratzen da, non pobreen bizi-baldintzen hurbilketa errealista egin zuen. Grabatzailea, ilustratzailea eta marrazkilaria ere izan zen. Zinegile aitzindaria izan zen, nahiz eta bere lanak gorde ez.
Harreman estua izan zuen Galesekin, bigarren eta hirugarren emakumeak ziren.