Hugo Koblet

Hugo Koblet

Bizitza
JaiotzaZürich1925eko martxoaren 21a
Herrialdea Suitza
HeriotzaUster1964ko azaroaren 6a (39 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Sonja Koblet (en) Itzuli  (1954 -  1964)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Jasotako sariak

Hugo Koblet (Zürich, 1925eko martxoaren 21a - Egg, 1964ko azaroaren 6a), Le pédaleur de charme ezizena jaso zuena, txirrindulari suitzar bat izan zen, profesionala 1946 eta 1958 artean, denbora horretan 70 garaipen lortu zituelarik.

Txirrindularitzan jazarpen probetan hasi zen, espezialitate horretan suitzako txapeldun zortzi urtez jarraian izan zelarik, baita munduko azpitxapeldun ere 1951 eta 1954an.

Kobleten ospea Europa osotik hedatu zen 1950ean Italiako Giroa irabazi zuen lehen ez italiarra izateagatik. Txirrindulari indartsua zen mendian zein ordekan, sprinter bikaina ere bazelarik, jazarpen probetan izan zuen prestakuntzaren ondorioz. 1951n Fausto Coppi garaitu zuen Nazioen Sari Nagusian, garai hartan munduko txapelketatzat hartzen zen banakako erlojupeko proba bat. Urte horretan bertan, Hugo Kobletek bere garaipenik garrantzitsuena lortu zuen, 1951ko Frantziako Tourra irabaziz.

Koblet itxura oneko eta bere itxuragatik arduratuta zegoen gizon bat zen. Ospeak, bere karrera profesionala kaltetu zuen bizimodu batera eraman zuen. Maila onean lehiatzen jarraitu zuen arren (bi aldiz amaitu zuen bigarren Italiako Giroa), sekula ez zen itzuli 1950 eta 1951n izan zuen mailara. Txirrindularitza profesionaletik 1958an erretiratu zen.

Sei urte beranduago, Koblet auto istripu batean hil zen, bere buruaz beste egin zuela pentsarazi zuten baldintzetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne